Adegi saria jaso du Donostia Arraun Lagunakek
Donostia Arraun Lagunakeko eta Hondarribiako ordezkariak, Adegi saria jasotzen. (Argazkia: Donostia Kultura) Donostia Arraun Lagunakek Kultura Berriaren Adegi saria jaso du gaur goizean (hilak 11). Sariak Kontxako Banderako lehen traineru gipuzkoarrak saritzen ditu gizonezkoen eta emakumezkoen kategorian, eta, Donostia Arraun Lagunakek bandera irabazi duenez, Adegi saria ere bereganatu du.
Enpresaburuen elkarteko zuzendariaren eta presidentearen eskutik jaso dute 5.500 euroko saria; Eneko Goia alkatea ere bertan izan da.


