Bera Berak Iberiar Superkopa irabazi du
Asteburu honetan jokatu da Donostian Iberiar Superkoparen lehen edizioa, eta etxeko taldea nagusitu da. Ostiralean Benficari irabazita sailkatu zen igandeko finalera, eta han Malagaren aurka neurtu behar izan zituen indarrak. Lehia parekatu baten ondoren, penaltietan erabaki zen neurketa, eta Alice Fernandez Bera Berako atezainaren geldituek garaipena eman zioten Imanol Alvarezek zuzendutako taldeari.
Gauzak horrela, denboraldiko lehen titulua eskuratu du Bera Berak, eta, bide batez, asteburuko garaipenak iaz Donostian jokatu zen Kopan gertaturikoa samurtzeko balioko zion.