Donostia Arraun Lagunakek harrera beroa jaso du
Kontxako Bandera irabazteak ospakizun handia merezi du, eta, horregatik, Donostia Arraun Lagunakek harrera beroa jaso zuen atzo bertan. Eneko Goia alkateak eta udal korporazioak Parte Zaharreko Plaza Berriko udaletxe zaharrean egin zieten harrera, eta herritarrei bandera eskaini zieten ondoren.
Jai giroan, balkoitik bandera astindu zuten, hamarnaka zalek plazatik garaipena ospatzen zuten bitartean. Ez da gutxiagorako, Kontxako Bandera ez baitu edonork irabazten, eta Donostia Arraun Lagunakek bi aldiz irabazi du azken urteotan: 2021ean eta aurten.
👏🏼 @DLagunak|i harrera beroa egin diogu Konstituzio plazan Kontxako bandera ospatzeko. Zorionak Arraun! #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/42mToTrahZ
— Eneko Goia Laso (@EnekoGoia) September 10, 2023
Harrera beroa egin dio herriak gure txapeldunei!
— EHBildu Donostia (@HiriBizia) September 10, 2023
Gora Arraun Lagunak! Biba zuek! @DLagunak pic.twitter.com/lQ1TYT66XA