Klasikoak Aste Nagusiaren hasierarekin bat egingo du
2024an Klasikoa eta Aste Nagusiaren hasiera egun berean izango dira: abuztuaren 10ean. Parisko Olinpiar Jokoak direla eta, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) egutegia moldatu behar izan du, eta horrek eragin du hirian egiten diren bi jarduera garrantzitsuk bat egitea.
Beraz, egun horretan hiriaren martxa baldintzatuko dute jarduera horiek. Noticias de Gipuzkoa egunkariak udal iturriak aipatuz azaldu duenez, udala dagoeneko lanean ari da egun hori ahalik eta egokien antolatzen, jarduera guztiak behar bezala egin daitezen. Klasikoaren ibilbidearen amaiera aldatzea izan liteke aukera bat, Grosera edo Antiguara lekualdatuta.
Klasikoa 17:00ak aldera bukatu ohi da, eta 19:00etan kanoikada jaurtitzen da Alderdi Ederretik. Piratek, berriz, 19:30ean ematen diote hasiera euren Aste Nagusiari, kaiko Flamenka gunean.