Ondarroak Kontxako Banderan gertatutakoari buruzko azalpenak eman ditu, eta antolaketa kritikatu du
Ondarroa Arraun Elkarteak lehiatik kanpo egin zuen arraun atzo, aurtengo Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian, errenkada epez kanpo aurkezteagatik. Horren inguruko azalpenak eman zituen atzo bertan elkarteak, baita Kontxako Banderaren antolaketa kritikatu ere.
Azaldu dutenez, 07:59ean ixten zen errenkada aurkezteko epea, eta antolatzaileek 07:56ean jakinarazi zieten euren errenkada ez zela sisteman sartu. Diotenez, 08:00etarako prest zuten errenkada, baina ordurako sistemak akatsa ematen zien. Horrela, azaldu dute Kontxako Banderaren antolatzaileek 09:00etan jakinarazi zietela deskalifikatuta zeudela; lehiaz kanpo arraun egiteko aukera eskaini zieten, eta arraunari eta zaleei dieten “errespetuagatik” arraun egitea erabaki zuten.
Horrela, “barkamena” eskatu diete zaleei eta arraunlariei, eta euren akatsa “onartu” dute. Era berean, ordea, antolaketako zenbait alor kritikatu dituzte. Izan ere, diotenez, lehenengo igandean ez zuten pisaketarako baskularik izan, erabili zituzten komunak zikinak egon ziren, dutxak hondartzan jarri zizkieten, arrapala itxita izan zuten, “zerbait gaizki egiten baduzu edozerengatik jartzen dizute isuna” eta asteazken eta ostegun goizeko bileretan klub batzuek bi delegatu izan zituzten.
Bestalde, zera galdegin dute: “Herri eta klub baten ilusioa horrela zapuztea bidezkoa da? Bandera irabazteko lehian egon izan bagina berdina gertatuko litzateke?”.
Gaur Kontxako bigarren estropadin ingurun pasa dana kontati eta argitzi tokatengazku.
— Ondarroa A.E (@OndarroaAE) September 10, 2023
7.59h tan itxitxezan inskripziñoi eta 7.56h detxuzku esaten eztouela sartu. 8 etako einde geunkan bañe ya error emoteban aplikatibuk.
Hainbat mezu eta dei partekatu eta gero Donostire ayagazenin