Amarako eta Egiako literatura solasaldiak prest dituzte

2023-2024ko ikasturtean Amara Berriko Ikasbide kultur elkartean eta Egiako kultur etxean egingo dituzten literatura solasaldien berri eman dute. Solasaldiak liburu berdinen inguruan izango diren arren, egunak ezberdinak izango dira, eta bertaratuko diren idazleak ere aldatu egingo dira. Solasaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.
Egian irailaren 27an ekingo diote ikasturteari, Eneko Bidegainen Bichta Eder liburuarekin; idazlea bertan izango da. Ikasbiden, ordea, urriaren 2an izango dute lehen solasaldia. Ikastaroa ekainaren 10ean bukatuko dute, Jon Maiaren Riomundo liburuaren solasaldiarekin. Solasaldi hori Ikasbide kultur elkartean izango da, baina egun horretan bi taldeak elkartuko dira bertan.
Hona hemen Egiako literatura solasaldien egutegia:
- Irailak 27: Bichta Eder – Eneko Bidegain (idazlea bertan izango da)
- Urriak 25: Alaska + Irautera – Castillo Suarez
- Azaroak 29: Printzak begietan – Iratxe Ormaza
- Urtarrilak 31: Latinoamerikaren zain urratuak – Iñaki Alegria (idazlea bertan izango da)
- Otsailak 28: Amaiur bat urtero – Jon Alonso
- Martxoak 27: Egun gorrietan – Elena Martinez
- Apirilak 24: Petare – Leire Ibarguren (idazlea bertan izango da)
- Maiatzak 29: Solasaldia Sizilian – Elio Vittorini eta Pello Lizarralde
Hemen, berriz, Amara Berriko Ikasbide kultur elkartean programaturikoa:
- Urriak 2: Bichta Eder – Eneko Bidegain
- Azaroak 6: Alaska + Irautera – Castillo Suarez
- Abenduak 11: Printzak begietan – Iratxe Ormaza (idazlea bertan izango da)
- Urtarrilak 15: Latinoamerikaren zain urratuak – Iñaki Alegria (idazlea bertan izango da)
- Otsailak 5: Amaiur bat urtero – Jon Alonso
- Martxoak 4: Egun gorrietan – Elena Martinez (idazlea bertan izango da)
- Apirilak 8: Petare – Leire Ibarguren
- Maiatzak 6: Solasaldia Sizilian – Elio Vittorini eta Pello Lizarralde
- Ekainak 10: Riomundo – Jon Maia (idazlea bertan izango da)