'Ase arte' kanta aurkeztu du Argazki bat behelainoan taldeak

Argazki bat behelainoan proiektua bueltan da, eta argitaratzera doan disko berriko bigarren aurrerapen kanta sareratu du, bideoklip txukun batekin. Arkaitz Artola Egiako bizilaguna dago proiektuaren atzean.
Bideoa Argazki Bat Behelainoanek ekoiztua da eta gerra hotzean Ameriketako Estatu Batuek zabaldutako propaganda dokumentalekin egina dago, non, besteak beste, bonba atomikoaren eragin larriena 90 segundoren ostean pasako zela esaten ze,n edo etxeak zainduta eta margotuta edukiz gero leherketa askoz hobeto jasango luketela.
Segurtasun eza (Bonberenea Ekintzak) bere estudioko lehenengo lan luzea izango da eta urriaren 5ean plazaratuko da. Ase Arte aurreratzen duen bigarren abestia da, izan ere aurretik Su Grekoa aurreratu zuen. Diska Bonberenea estudioan grabatu eta nahastu zen Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Iker Vazquez (Blaka, Pelax) eta Zuriñe Sarasola izan zituen bidelagun bateria eta teklatuetan. Bi aurrerapen abestiak plataforma digitaletan entzun daitezke.