Udalak Zinemaldirako 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabetuen artean
Donostiako Udalak Zinemaldiko pelikulak ikusteko 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabetuen artean. Gonbidapenak irailaren 13tik 15era eska daitezke udalaren webgunean, 010 telefonora deituta edo Udalinfoko bulegoetan hitzordua eskatuta.
Sarrerak eskatu ahal izateko ezinbestekoa da langabezian egotea, Donostian erroldatuta egotea eta 18 urtetik gorakoa izatea.
Udalinfok datuak egiaztatuko ditu eta, ondoren, sarrerak Arrokako Udalinfo bulegoan (Arroka plaza 5) jaso ahal izango dira. Bertan, nortasun agiria eta langabezia ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Gonbidapenak Sail Ofizialeko (K1) filmetarako, belodromoko filmetarako eta belodromoko kontzertu proiekziorako dira.