'Erreflexuak' lanak irabazi du Aste Nagusiko su artifizialen argazki lehiaketa
Aste Nagusiko su artifizialen argazki lehiaketak badu irabazlea: Svitlana Omelyanenko Pustoviten Erreflexuak argazkiak irabazi du. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak hartu du erabakia, 35 lehiakideren 87 argazki aztertu ostean.
Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du, eta 2024ko su artifizialen lehiaketako kartela izango da bere argazkia.