Porrontxoetan ere ez dute erasorik onartuko
Egiako Porrontxo jaietako asteburua heltzear da, eta aurten ere Emakume* Brigada antolatu dute, gertatu daitezkeen eraso matxistei aurre egiteko. Azken asteotan protokoloa garatu ostean, asteazken arratsaldean erasoen aurkako argazkia jendetsua egin zuten Plaza Haundin, argi uzteko Porrontxoetan ere ez dutela erasorik onartuko.
Horrela, brigadaren kartela ere zabaldu dute, eta bertan azaltzen den moduan, erasoren bat bizi edo ikusiz gero, brigadako kideei abisatu behar zaie; zapi zuria eramango dute jantzita brigadako kideek.