Munduko argazkiak, Alderdi Eder koloreztatzeko
'National Geographic' aldizkariko 42 argazki jarri dira Kontxako pasealekuan.
Egunsentiko lehen izpiek sortzen duten kolore morea, ilunabarreko argiak uretan uzten duen isla laranja, edota ur azpiko biosferan aurki daitekeen berdea. Horiek guztiak topatu daitezke Alderdi Eder parkean, Zubia kalearen aurrean, National Geographic aldizkariaren 42 argazkiek osatzen duten erakusketan. Artea kalean programaren barruan eginiko ekintza da eta koloreak duen garrantziaz hausnartzea du helburu, zazpi koloreren baitan multzokatu diren argazkien bitartez.”Hainbat egoeratik abiatuta koloreek mundu osoko kulturetan dituen konnotazioak bilatzen dira” azaldu du Eneko Goia alkateak.
Joel Sartore, Steve McCurry, Lynn Johnson edota Jodi Cobb argazkilarien irudiak dira, besteak beste, eta Papua Ginea Berriko, Indiako, Islandiako, edota Kongoko Errepublika Demokratikoko hainbat egoera erakusten ditu. Gauez argiztatuko dira, eta irailaren 19ra arte egongo dira ikusgai.