Goizeko 10:00etatik, arratseko 19:00ak arte, 6 tatuatzailek txandak egingo dituzte Antiguako Txantxarreka gaztetxean; Noe, Tommy Sierra, Miguel RG, Gorka Oliden, Ahterki eta Mikel del Toro egongo dira besteak beste.

Beste urte batez, Tattoo flash day ekitaldia antolatu du animalien askapenaren aldeko NOR kolektiboak hilaren 17an. Goizeko 10:00etatik, arratseko 19:00ak arte, 6 tatuatzailek txandak egingo dituzte Antiguako Txantxarreka gaztetxean; Noe, Tommy Sierra, Miguel RG, Gorka Oliden, Ahterki eta Mikel del Toro egongo dira besteak beste. Sare sozialetan adierazi dutenez, egunean bertan agendak bete arte egongo da hitzordua eskatzeko hartzeko aukera, eta barra zabalik izango dute jana eta edariarekin. Egunean bildutako irabaziak animalien esplotazioaren aurkako kanpainetan erabiliko dituzte.