Danbor hotsak, Porrontxoetako larunbata indartsu hasteko
Porrontxo jaietan murgilduta dago Egia auzoa asteburu honetan, eta larunbat eguerdian danborrada egin dute dozenaka auzotarrek, mozorro dotoreak soinean zituztela. 12:00etan, Joselontxos txarangaren laguntzaz, Doraemon marrazki bizidunetako abestiarekin hasi dira danborrak eta barrilak astintzen Plaza Berrian. Debako Martxarekin jarraitu dute, eta ondoren, auzo guztia alaitzera abiatu da danborrada.
Eguraldia lagun, jai giro paregabea dago Porrontxoetan, eta horrela jarraituko dute bihar gauean (igandea) aurtengo jaiei amaiera ematen dieten arte. Gaur, herri bazkaria, mus txapelketa, haur jolasak, rock festa, Elektropottotte elektrotxaranga, kuadrillen afaria eta Fresa Morango DJ-a egongo dira, beste hainbat jardueren artean.
Hona hemen danborradako irudi bilduma: