Herri bazkari jendetsua egin dute Porrontxo jaietan
Porrontxoetako Denak Etxera herri bazkari jendetsua egin dute eguerdian Plaza Haundin. Goizeko danborradaren ostean, indarrak hartzeko eseri dira guztiak plazan jarri dituzten mahaietan, eta eserleku guztiak bete dira. Inork ez du etxean geratu nahi izan, eta haurrak, gazteak eta helduak, denak animatu dira bazkarira.
Helduek patatak errioxar erara jan dituzte lehenik, eta oilaskoa izan dute bigarren plater gisa. Haurrek, aldiz, gustura bazkaldu dituzte makarroiak. Edateko, sagardo upelak jarri dituzte Plaza Haundin, eta bertaratu direnak aise altxa dira sagardo bila, eztarriak freskatzeko.
Egun beroa eta eguzkitsua dago gaur, eta uretako pistolak ere eraman dituzte batzuek, beroari aurre egiteko. Bazkalostean, musika emanaldia izango da Plaza Haundin, eta ondoren, mus txapelketa, buruhandi eta erraldoien kalejira eta haur jolasak antolatu dituzte. 17:30ean rock festa hasiko da Plaza Berrin, eta gauera arte, musikak ez du etenik izango: Elektropottotte elektrotxaranga, Iraunkorrak txaranga, Laiotz erromeria, Alai eta La Mia Mari DJ-ak eta Fresa Morango DJ-a arituko dira musika jartzen.
Jarraian, herri bazkariko irudi galeria: