Dorreen aurkako elkarretaratzea egingo dute Loiolako Erriberan ostiralean
Erriberak Martxan auzo elkarteak jakinarazi duenez, elkarretaratzea egingo dute berriz auzoko Sahatsa eremuan eraiki nahi dituzten dorreen aurka. Ostiralean, irailak 22, elkartuko dira, 19:30ean, eremu horretan bertan.
Eusko Jaurlaritzak Sahatsan eraiki nahi dituen hamazazpi eta hamahiru solairuko bi dorre horien aurka daudela adierazteko elkartuko dira bizilagunak. Sahatsa eremua dorreak eraikitzeko “txikiegia” dela uste dute hainbat bizilagunek, eta ondoan dagoen errepideko soinua “jasanezina” dela diote. IRUTXULOKO HITZAk martxoan egindako erreportaje honetan irakur daitezke bizilagunen eskaera zehatzak zeintzuk diren.