Maialen Chourraut eta Olatz Arregi, munduko txapeldunorde
Ihes egin die urrezko dominak, Australiarengandik 29 ehunenetara gelditu ostean.
Ondo baino hobeto hasi dira Donostiako Atletiko taldeko piraguistak Londres hiriko Lee Valley parkean abiatu berri den munduko eslalom txapelketan. Lehendabiziko jardunaldian, Maialen Chorraut eta Olatz Arregi donostiarra txapeldunorde izan dira taldekako txapelketan. Zilarrezko domina eskuratu dute, Laia Sorribesekin batera, Australiaren markatik 29 ehunenetara geldituta (108.91).
Atletikoko gainerako taldekideek, baina, ez dituzte podiumera iristeko marketara iritsi taldekako modalitatean. Miren Lazkano donostiarrak eta Klara Olazabalek laugarren postua eskuratu dute Nuria Vilarrublarekin batera, C1eko taldekakoan. Pau Etxaniz aldiz, hamargarrena izan da gizonezkoen K1eko taldekakoan.
Berebiziko garrantzia duen txapelketa da, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatuen zerrenda baitago jokoan.