Diskriminazio eta estereotipoen aurkako solasaldiak antolatu ditu (H)emen elkarteak
Ikus entzuneko eta arte eszenikoek sektoreko emakumeek “sexu, genero eta botere abusuen aurkako jokabide onenen kodea” eskatzen dute, eta bi mahai inguru antolatu dituzte Donostiako Zinemaldiaren baitan, diskriminazioaren eta estereotipoen ezabatzeko garrantziaz solasteko.
Lehena, irailaren 26ean egingo da, Kursaaleko presntsaurreko aretoan. Bilkuran, Arantxa Echevarria zuzendariak, Paz de Alarcón eta Clara Sans aktoreek, eta Pilar Rodríguez Pérez ikertzaileak bideratuko dute solasaldia eta pantailako estereotipoek baldintzatzen dituzten egoeren inguruan jardungo dute.
Irailaren 27an aldiz, industrian ematen diren Sexu, genero eta botere abusuak aztertuko dituzte San Telmo musekoko ospakizun aretoan. ‘Gehiegikeriarik gabeko ikus-entzunezko baterako jardunbide egokia’ izeneko ekitaldian,Carla Vall i Duran abokatuak, Aina Gimeno AAPVko berdintasunerako idazkariak eta Maitane San Nicolás intimitate koordinatzaileak hartuko dute parte, 11etatik aurrera egingo den mahainguruan.