Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko gazteen epaimahairako izen emate epea hilaren 25ean zabalduko da
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean gazteen epaimahaia osatzeko izen emate epea hilaren 25ean zabalduko da. 150 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 34. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 13ra arte.
Epaimahaian parte hartzeko aukeratzen diren gazteak Viktoria Eugenia antzokian elkartuko dira urriaren 27an, 16:00etan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34.Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria. Horrez gain, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.
18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (150) baino eskari gehiago izanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren (urriak 18), hautatuek urriaren 23rako emanaldira etorriko direla baieztatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.
Bestalde, epaimahaiko kide guztiek 34. Beldurrezko eta Fantasiazko Asteko zenbait emanaldietara joateko aukera izango dute.