Gladys Eneako proiekzioa bertan behera, eguraldi kaskarragatik
Gaur, irailak 21, El vasco filmaren proiekzioa zegoen iragarrita Gladys Enea parkean, arratsaldeko 19:00etan, Primeran plataformaren aurkezpenaren harira. Azken orduan, baina, antolatzaileek ekitaldiabertan behera uztea erabaki dute utzi dute datozen orduetarako iragarrita dauden euri zaparradak direla eta. Era berean, EITBk jakinarazi du, eguraldiak baimentzen badu, 120 dronekin egindako argi ikuskizun bisualaz gozatzeko aukera egongo dela. Ondo bidean, Tabakalerako sarrera nagusitik eta eraikinaren inguruetatik ikusteko moduan egongo da 20:30etan egingo den Drone-light show ikuskizuna.
Primeran plataforma
Ostiraletik erabilgarri dago euskal leiho digital berria. Doakoa da, euskal ekoizpenak zabaltzea du helburu eta ia eduki guztiak euskaraz edo euskal azpidatziekin daude. Besteak beste, euskal produkzioko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak, sukaldaritza, musika eta haurrentzako edukiak eskaintzen dira streaming plataforman.