Kaxalote baten hezurdura zaharberritzeko lanean ari da Aquariuma
Aquarium museoak jakinarazi duenez, 2011n Zarauzko hondartzan hondoa jotako kaxalote baten hezurdura zaharberritzeko lanean ari da. 2011ko abuztuaren 26an agertu zen hamabost metroko kaxalotea hondartzan, eta ordutik hona Hernanin egon da lurperatuta.
Hamabi urteren ondoren, aste honetan animaliaren hezurrak banan-banan ateratzeko prozesua hasi du Aquariumeko lantalde batek. Museoko iturriek esan dutenez, hezurren %80 inguru berreskuratu dira. Horietako batzuk oso egoera onean daude, eta beste batzuk ez hainbeste.
Orain museoak Intxaurrondon duen pabiloira eramango dute eskeletoa, hura garbitu, zuritu eta zaharberritzeko. Hori guztia egiterakoan, hezurdura jendeari ikusgai jartzea da asmoa.