Merkatariek eta ostalariek euskara ikasteko 'app' bat jarri dute martxan
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak Erraza da mugikorreko aplikazioa aurkeztu dute gaur goizean (hilak 21). Merkatariei eta ostalariei zuzendutako aplikazioa da, euskarazko oinarrizko hiztegia ikas dezaten. Dena den, sustatzaileek aplikazioa beste sektore batzuetara hedatzeko helburua dutela aipatu dute.
App-a erabiltzen hasteko izena eman behar da. Behin hori eginda, aplikazioak sektore bat aukeratzeko eskatzen du —oraingoz, orokorra eta ostalaritza daude—. Sektorea aukeratu ondoren (edozein unetan alda daiteke), erabiltzaileari sektore horretako hiztegiaren eduki berri bat agertuko zaio egunero, eta hiruzpalau egunetara eduki horien inguruko galdetegi bat bete beharko du.
Aplikazioa Android eta IOS sistema eragileak dituzten mugikorretan deskargatu daiteke, bakoitzaren aplikazio dendan bilatuta.