Sute txikiak izan dira Antiguan eta Bidebietako supermerkatu batean

Bidebieta auzoko Colombine kaleko supermerkatu batean sutea izan da asteazken iluntzean. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, establezimenduan lan egiten zuen partikular batek 19:40 aldera deitu du supermerkatu horretako elektrizitate gelan sutea sortu dela ohartarazteko.
Donostiako suhiltzaileak bertaratu dira, eta 19:54rako sua erabat itzalita zegoen; hala ere, denda hustu dute segurtasunagatik. Ez dago ez biktimarik ez zauriturik.
Suhiltzaileek jakitera eman dutenez ere, Antigua auzoko etxebizitza batean sute bat izan da iluntzean, baina azkar kontrolatu dute egoera. Suhiltzaileek ohartarazi dute kontu handia eduki behar dela egunotan suarekin, abisu horia eman dutelako haizeteengatik.
Supermerkatu batean #sutea#Bidebieta auzoa #Donostia
— Donostiako Suhiltzaileak (@BomberosDonosti) September 20, 2023
Fuego en supermercado Bº Bidebieta Donostia pic.twitter.com/BzFKOFfxWM