Martin Ibabe izendatu dute Añarbeko Urakeko presidente

Martin Ibabe Segurtasun eta Bizikidetza zinegotzia aukeratu dute Añarbeko Urak Mankomunitateko presidente. Donostia, Errenteria, Heranani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Astigarraga, Urnieta, Usurbil eta Lezo herriek osatzen dute mankomunitatea, eta herri horietako hamazazpi ordezkarirekin osatzen da batzarra. Eneritz Arruti Lezoko zinegotzia izango da presidenteordea, eta Urnietako Jorge Segurado gordailuzaina.
Datozen lau urteetarako honako helburuak jarri dituzte: azpiegituretan inbertsio berriak egitea, uraren ziklo osoan digitalizazioa bultzatzea, autosufizientzia energetikoan aurrera egitea eta herritarrak kontzientziatzeko kanpainak egitea.