Antiguan kalera atera dira etxebitza eskubidearen alde

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa egin du Ehun mugimenduak, non eta Bentaberrin, Blackstone putre funtsaren jabetzapean dauden babes ofizialeko eraikinen aurrean. Etxez etxe, bizitzaz bizitza. Euskal Errepublika da giltza lelopean, Sert plazarik abitu dute manifestazioa dozenaka lagunek, eta Antigua auzoko kaleak zeharkatu dituzte. “Kapitalismoan etxebizitza ez da eskubidea, negozioa baizik” nabarmendu dute ekitaldian.
Manifestazioa amaitzerakoan, egungo turismo eta etxebizitza politikak salatzeko hartu dute hitza. Ehun mugimenduaren aburuz, “normalizatuta dugu soldata guztia alokairura bideratu behar izatea” eta “gure auzo eta herrietatik alokairuak eta hipotekak ezin ordainduta deserrira joan behar izatea”. Ildo beretik, adierazi dute Espainia eta Frantziako “estatu aparatu guztiak” direla erantzule eta “lapurreta hori legalizatzea eta erraztea dutela helburu”. Horiek horrela, afera horiek guztiak konpontzeko giltzarritzat jo dute euskal errepublika: “Etxebizitzaren kontua konpontzeko ezinbesteko tresna euskal errepublika dela uste dugu”.
Hitzaldian, gogoan izan dituzte Sert plazako maizterrak. 2028an Sert plaza inguruan dauden 522 etxebizitzetako bizilagunek etxea utzi egin beharko dute, jabetza duen putre funtsak etxebizitza saldu edo ordaindu ezin duten kopuru bat eskatuko duelako: “2028tik aurrera Blackstonek nahi duena ezin dezake etxe hauekin”. Gaineratu dute “lapurreta honek” badituela “arduradun politikoak” eta EAJri eta PSE-EEri egotzi diete ardura: “Denona zena lapur espekulatzaile batzuei oparitu diete”.
Hona hemen argazkiak:













Manifestazioa bi eguneko kanpaldiaren barruan egon da antolatuta. Goizean, Euskal Herriko etxebizitza sindikatuekin bat egin dute, etxebizitza arazoak mahai gaineratzeko, eta horren ostean, 20 minutu Rock taldeak girotu du plaza. Bigarren jardunaldian, aldiz, turistifikazioa izango dute hizpide. Bizilagunekin elkartearekin, eta Heriz eta Arriolako bizilagunekin egingo dute mahai ingurua eta Gartxot musikariaren emanaldiarekin burutuko dute kanpaldia.