Auto klasikoek hartu dute hiria
140 ibilgailuk hartu dute parte "San Sebastian Circuit Spirit" erakusketa klasikoan, 1923an Gipuzkoa zeharkatu zuen auto ilara handia gogora ekartzeko asmoz.

Auto klasikoen zaleek bi hitzordu nagusi izango dituzte larunbat honetan, izan ere, Donostiako erdigunea dute ibilbidearen irteera eta helmuga. Goizeko 10:30ean abiatu dira Gipuzkoa plazatik, ehunka zaletuen begiradapean eta arratsaldeko 18.30- 19:00 bitarte egingo da itzulera. Donostiako erdigunean lehenik, eta irteerako hiribide nagusietan ondoren, Alfa Romeo, Citroën, Porsche, Ferrari, Lotusse, edo Chevrolet auto etxeetako ibilgailuak ikusteko aukera egongo da. 140 baino gehiago dira orotara, auto klasiko eta kirol-autoen artean.
Egunean zehar, Gipuzkoan barrena ibiliko dira. Donostia eta Tolosa artean egin nahi izan dute ibilbidea, lurraldeko bi hiriburu historiko nagusiak gogora ekartzeko eta 14 herri bisitatuko dituzte. Aurten, gainera, Donostiako Hipodromoan sartuko dira eta ordu erdiko geldiune bat egingo dute Donostiako Automobil Zirkuituko lasterketa handien eta zaldi lasterketen egoitzaren mendeurrena ospatzeko.
San Sebastian Circuit Spirit probak 6 edizio izan ditu, 2017az geroztik. Erakusketa-proba honek Donostiako automobil zirkuituko lasterketa handien giroa berreskuratzeko helburua du, eta aurtengo edizioa berezia izango da, izan ere, 100 urte bete dira 1923an Gipuzkoa zeharkatu zuen lehen auto ilara egin zenetik.