Donostian ere, elkarretaratzea egin dute Aitor eta Galderren espetxeratze aginduaren aurka

Ernai Donostiak Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratze aginduaren aurkako elkarretaratzea egin du ostiral honetan. Ankerkeriari Stop lelopean, dozenaka lagun bildu dira gazte arabarrei elkartasuna adierazteko. Auzipetuak “aske” nahi dituztela aldarrikatu dute Ernaiko kideek, eta argi utzi dute atxiloketa horiek haien proiektu politikoa eteteko ahaleginak direla: “Dena aldatu nahi duten gazte independentistak jo puntuan jarri eta gu gelditzeko beste saiakera bat da hau”.
Galder Barbadori eta Aitor Zelaiari lau urteko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak, lehergailuak eta su eragileak egiteko elementuak edukitzea leporatuta.