21 film laburrek hartuko dute parte Donosskino jaialdian
Donosskino film laburren jaialdia urriaren 11tik 14ra egingo dute, eta 21 film proiektatuko dituzte Antzoki Zaharrean. Donosskino jaialdia antolatzen duten zazpigarren aldia da aurtengoa, eta emanaldiak doakoak izango dira, gonbidapenarekin.
Honakoak dira aurtengo jaialdian parte hartuko duten film laburrak: Arnasa (Raul Barreras), Datsun (Mark Albiston), Fairplay (Zoel Aeschbacher), Tria (Giulia Grandinetti), Beloc el ciego (Didac C. Forroll), Instinto (Teresa Otxagabia), La cena (Jesus Martinez), Domar (Alcibiade Cohen), Please hold the line (Tan Ce Ding), Niuada (Valeria Cuni), Whirpool 3933 (Jose Luis Santos Perez), Superjodidos (Gaston Haag), Lanbroa (Aitzol Saratxaga), Murder Tongue (Ali Sohail Jaura), Ulises (Joan Bover), Yegua (Javier Zelai), Anemona (Alicia Hernanperez), Lentejas (Jose Antonio Campos), La Bete (Joris Laquittant), Muga (Eñaut Castagnet) eta Solo (Alberto Gross).
Urriaren 11tik 13ra, emanaldiak 19:30ean izango dira, eta hilaren 14an, sari banaketa eta jaialdiaren amaierako ekitaldia egingo dute ordu berean.