Andoni Uzkianok irabazi du Gorbeia Suzien 21K mendi lasterketa
Altzako Andoni Uzkiano bizilagunak irabazi du asteburuan jokatu den Gorbeia Suzien 21K mendi lasterketa. Larunbatean, irailaren 23an, Zeanuriko plazan (Bizkaia) hasi eta amaitu zen proba, eta zenbait gailur igo zituzten korrikalariek bidean. Ibilbide nagusia egin zutenek 32 kilometro burutu behar izan zituzten, eta 2.400 metroko aldapak igo. Ibilbide laburra egin zutenek, berriz, 21 kilometroko ibilbidea egin zuten, eta batez beste 1.200 metro igo.
Uzkianok 21 kilometroko ibilbidea egin zuen, eta 2:10:46 izan zen bere denbora.