Udaletxeko garbitzaileek mobilizazioak egingo dituzte astean zehar
Aste osoan zehar, Zinemaldiko egunak direla aprobetxatuz, mobilizazioak egingo dituzte udaletxeko eta udal zerbitzuak ematen diren egoitzetako langileek. LSB sindikatuak adierazi duenez, udaletxeak azpikontratatua duen Gizatzen enpresak ez ditu hitzarmenak betetzen, eta udal eraikin desberdinetako garbiketa zerbitzuko bi hitzarmen aplikatzen dira plantila berari, lantokiaren arabera: Gipuzkoako sektorekoa eta enpresakoa: “Horrek alde handiak dakartza enpresa bereko langileen lan-baldintzetan eta soldatetan”.
Gauzak horrela, astelehenetik ostiralera mobilizazioak iragarri dituzte eta egunean bina manifestazio egingo dituzte Kursaaletik udaletxera: goizeko 10etan eta arratsaldeko 18:00etan. Argi utzi dute, gainera, egoerak hobera egiten ez badu, ez dutela greba abiaraztea baztertzen.