'Euskaraz barra-barra' kanpainaren ihes-gela ibiltaria Donostian izango da urriaren 6tik 8ra
Donostian egingo du lehen geldialdia ‘Euskaraz barra-barra’ kanpainaren ihes-gela ibiltariak. Urriaren 6an, 7an eta 8an izango da Gipuzkoa Plazan, gizartearen aktibazioa sustatzeko asmoz sortutako 17. logela istorio misteriotsuarekin.
Hamasei urtetik gorakoa den eta euskara ulertu edota hitz egiteko gai den edonork parte har dezake ihes-gelan. Saio bakoitzak 40 minutuko iraupena izango du. Doako esperientzia izango da, baina ezinbestekoa izango da aurretiko erreserba egitea, esteka honen bitartez.
Esan bezala, 17. logela du izena ihes-gelak eta honela laburbiltzen da istorioaren abiapuntua bere web orrialdean: “Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko”.