Jesus Maria Alkain plazako urbanizazio lanak adjudikatu dituzte
Donostiako Udalak Construcciones Otegui Gaztañaga S.L. enpresari adjudikatu dio Loiolako Erriberako Jesus Maria Alkain plaza urbanizatzeko lanen kontratua, 609.837 euroko aurrekontuarekin eta lau hilabeteko egikaritze epearekin.
“The Student Hotel proiektuaren eta etxebizitza eraikinaren garapenarekin, plaza osatzen duten eraikinak osatuta eta konfiguratuta geratzen dira”, nabarmendu du Eneko Goia alkateak. Era berean, inguru berean beste urbanizazio proiektu bat garatzea aztertzen ari direla, “plazako bizilagunek hala eskatuta”. Saihesbidetik gertuen dagoen eremuko urbanizazioa litzateke, hain zuzen ere.