Behobia-Donostia lasterketa girotzen duen pirata omenduko dute aurtengo kamisetaren bidez
Behobia-Donostia lasterketako aurtengo kamiseta aurkeztu dute goizean, Pio Baroja kiroldegian. Luanvi etxekoa da kamiseta, eta azaroaren 12ko lasterketan 30.000 pertsonek jasoko dute.
Fortuna kirol elkartea arduratu da kamisetaren diseinua egiteaz, eta antolakuntzak altxorraren mapa gisa irudikatu nahi izan du ibilbidea, Behobiaren bila lelopean. Gainera, lasterketa girotzen duen pirata mitikoa omenduko dute kamisetaren bidez, “modu altruistan ematen dion guztiagatik”.
Aurkezpenean azaldu dutenez, Luanviren kamisetek emakumezkoen eta gizonezkoen patroiak izango dituzte. “Elastikotasun handiko materialak” dituzte, eta cool-skin teknologiaz eginda daude kamisetak. Material horrek, izerdia azkar lehortu eta hezetasunik ez egoteaz gain, arintasuna eta leuntasuna ematen ditu. “Kamisetak baino gehiago, bigarren azal baten gisakoak dira”, azaldu du aurkezpenean Luanviko Joan Perarnauk.
Gainera, flatlock jostura lauen akabera dute kamisetek, kirola egiten den bitartean marruskadurak minimizatzen dituena.
Aurkezpenean izan dira Fernando Ibarreta BSSko BSS-ako Produktore eragilea, Luanviko Joan Perarnau CRO Running-a eta markaren irudia den Martin Fiz atleta.