Loiolako Matxiñene baserria eraitsi dute
Gaur goizean, hilak 27, Loiola auzoko Matxiñene baserria eraitsi dute. Orain arte, Loiolako kultur etxearen eta frontoiaren ondoan egon da baserria, baina gaur bota dute eraikina. 2015ean, EH Bildu alkatetzan zela, baserria kultur etxearen hedapen gisa birgaitzea onartu zen, baina eraitsi egin dute azkenean.
Baserriaren kanpoaldean dagoen kartelean irakur daitekeenaren arabera, 2017an behin betiko onarpena jaso zuen EH Bilduren proiektuak, eta “hipokrisia itzela” deritzote gune berdeak egingo dituzten aitzakiapean “auzoan bizirik geratzen den azken baserriarekin” amaitzeari. Gutun formako kartela “Matxiñeneko azken familiak” sinatzen du.
Jarraian, Iker Tolosak hedabide honi igorritako bideoa, baserria eraisten duten unea ikusten dena: