Auto batek su hartu du Gernikako Arbola pasealekuan
Gaur arratsaldean, Urumea ibaiertzean, Gernikako Arbolaren pasealekuan, ibilgailu batek su hartu du, erdiko bidetik zihoanean. Zabaldu dutenez, adineko gizon batek gidatzen zuen ibilgailua eta, zorionez, bere kabuz atera da ibilgailutik su hartu duenean ikusita.
Udalak zabaldu duenaren arabera, ez dago zauriturik ez auto gehiago kalteturik. Suhiltzaileak bertaratu dira baina ibilgailua guztiz erreta zegoen eta gelditzen zen sua itzali dute. Udaltzaingoa eta Mugikortasun agenteak bertan daude trafikoa arintzen saiatzen, izan ere, auto ilarak sortu dira.