Donostian etxebizitza hutsek %150eko igoera izango dute Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan
Donostian etxebizitza bat hutsik daukatenek %150eko igoerarekin ordaindu beharko dute Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ) 2024ko urtarrilaren 1etaik aurrera. Hala adostu dute, gaur, Donostiako udaleko osoko bilkuran, EH Bilduk proposaturen proposamena. Moldaketak alderdi guztien babesa jaso du, popularren salbuespenarekin. Igoera honen bitartez, “Donostian etxebizitzaren inguruan dagoen arazoari” irtenbide bat emate bilatzen duela dio Donostiako Udalak eta horretarako ordenamendu juridikoak ematen dituen “tresna guztiak” erabili behar direla. EH Bilduk bere aldetik, ekarpen ekonomikotik harago egotea joatea eskatu dio PSE-EE eta EAJk osatzen duen udal gobernuari: “Diru-bilketarako ahaleginean ez geratzea espero dugu”.
Etxebizitzak hutsik dauden jakiteko, errolda ez ezik, ur eta gas kontsumoak ere begiratuko dituzte, baina salbuespenak egongo dira: pentsioak eta pisu turistikoak, ikasleei alokatzen zaizkien pisuak eta zaharren egoitzetan dauden pertsonen etxeak errekargu honetatik kanpo geratuko dira. Baita, oporretan erabiltzen diren bigarren etxebizitzak ere, beti ere, jabeek gutxienez 90 egun igarotzen badituzte pisu horietan.
Bestelako igoerak
Udal zerbitzuko zerbitzu publikoak bermatzeko, zerga politikan “aldaketak” egin behar dituela baieztatu du Udal Gobernuak, eta Gobernu Batzordeak abuztuan hartutako hainbat neurrir baieztatu dira. EAJ-PSEk oposizioaren hamaika proposamen onartu ditu, eta 2024rako aurreikusitako diru-bilketa milioi bat handitu da.
Horiek horrela, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren %4ko igoeraz harago, ura, saneamendua eta zaborrak %5 garestituko dira. Mugikortasun alorrean ere, hurrengo igoerak onartu dira: TAO %5 igoko da aparkatzeko tarifa guztietarako, baita egoiliarren aparkatzeko zerbitzuan ere. Berioko autokarabanen kasuan, aparkalekuaren prezioa bizpahiru euroko igoera izango du udan eta neguan, eta garabi-zerbitzua, % 7,5 handituko da.