Maratoi erdiak trafikoari eragingo dio igandean
Igande honetan, urriak 1, maratoi erdia korrituko da hirian, eta horrek eragina izango du trafikoan. Hainbat mozketa aurreikusten dira: zehazki, Bulebarra 07:30etik 13:30era itxita egongo da, eta lasterketa igaroko diren kaleak 09:45ean itxiko dira 12:30era arte, gutxi gorabehera.
Bestalde, Dbusek jakinarazi du 09:30etik 11:30era bidaiak doakoak izango direla —38 linea (Trintxerpe-Altza-Molinao) eta TB6 linea (Taxibus Ulia zerbitzua) izan ezik—, lasterketaren antolakuntzak bere gain hartuko baitu kostu hori. Dena den, goiz osoan zehar hainbat lineak aldaketa esanguratsuak jasango dituzte, aipatutako trafiko mozketa horiengatik. Zerbitzu bakoitzari nola eragingo dion ikusteko esteka honetan klik egin.