Teknologia burujabe eta libreak ezagutzera eman nahi ditu Euskarabilduak
Jardunaldi dibulgatzaile honen hamabigarren edizioak Google nabigatzailetik harago dagoen software librea hurbiltzea du helburu. Bide horretan, egun ezagutza hori partekatzen duten kolektiboak eta proiektuak izango ditu barne, urriaren 26an San Telmo museoan antolatu duten jaialdian. Besteak beste, Alexis Kauffmann, Frantziako Hezkuntza Ministerioko software eta hezkuntza-baliabide irekiko arduradunaren hitzaldia eskainiko dute.
Antolatzaileek azaldu dutenez, aurtengo beste hitzaldietako bat Common Voice egitasmoari buruzkoa izango da. Common Voice delakoak ahotsaren ezagutza hobeto eta irisgarriagoa izatea du helburu, baina milaka ahots beharko ditu hainbat hizkuntzetan ekarpenak egiteko. Hala, azarotik aurrera, Euskal Herriko hainbat herritan eta hiritan herritarren euskarazko grabaketak sustatzeko ekimenak jarriko dira martxan.
Euskarabildua jaialdiko kideek adierazi dutenez, helburua profil tekniko eta espezializatuez gain, teknologian interesa duen edonor elkartzeko aukera izatea da. Aurten, gainera, EITBk streaming bidez jardunaldia eskainiko du eta zuzeneko jarraipena egingo zaio, euskarabildua.eus webgunean.
Egitaraua:
09:00: Aurkezpena
09:15: Sarrera: Software librea, kode askea eta teknologia burujabetza. Miren Berasategi (Deustuko Unibertsitatea)
09:40: Hitzaldia: Baliabide libreak hezkuntzan. Alexis Kauffmann (Frantziako Hezkuntza Ministerioa)
10:30: Hitzaldia: Hezkuntzako bestelako esperientziak
11:00: Atsedena
11:30: Esperientziak: Teknologia burujabe bihurtu
1. Nextcloud: Bulego birtuala: Asier Etxeberria (iametza)
2. Odoo: Enpresa kudeaketa : Beñat Irasuegi (Talaios)
3. Mailtrain: marketing digitala : Eli Pombo (iametza)
4. Software librea gizartean zabaltzea helburu : Mikel Gartzia (Abaraska)
5. Common Voice: Euskarazko ahots teknologia helburu duen ekimen herritarra – Asier Iturralde (Librezale) / Garbiñe Garagarza (Topagunea)