Mila Garcia txakur trebatzaileak hitzaldia emango du Bidebietan

Bidebietako Bideak auzo elkarteak ezohiko gai bati buruzko hitzaldia antolatu du Kontadores Gazte Zentroan: Txakurraren txakur-hizkeraren hastapenak. Mila Garcia Revilla txakur trebatzaile zaragozarrak emango du hitzaldia (gaztelaniaz), eta “mitoak gezurtatzea eta txakurrekiko komunikazioa hobetzea” du helburu, auzo elkarteak azaldu duenez. Hitzaldiaren ostean, galderak egiteko aukera izango dute ikus-entzuleek. Ostiralean izango da (hilak 6), 18:00etan, doako sarrerarekin.