Urumea itsasontziz bisitatzeko aukera, Cristina Enea fundazioaren eskutik
Cristina Enea fundazioak Urumea itsasontziz bisitatzeko aukera eskainiko du urrian zehar. Izatez, maiatzean ziren egitekoak irteera horiek, baina bertan behera geratu ziren, eguraldi txarraren ondorioz. Bisita horietan ibaiertzetako faunari, florari eta arkitekturari buruzko azalpenak jasoko dituzte bisitariek.
Orotara, 23 irteera antolatu ditu fundazioak, hilaren 23tik 29rako tartean. Irteera bakoitzean hamaika lagunentzako tokia egongo da, eta aurrez izena eman beharko da. Erreserba egiterakoan bost euroko bermea ordaindu beharko da, eta bertaratzen direnei Saretuz sareko dendetan erabiltzeko bonu moduan itzuliko zaie dirua.