Basque Culinary Centerren eraikin berria egin ahal izateko azken tramitea onartu du udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak obra handiko lizentzia ematea onartu du Basque Culinary Center fundazioari (BCC), hark Okendo Alden Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikina eraiki dezan.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, batzordeak onartutakoa udalaren azken tramitea da lanak hasi ahal izateko. BCCk azaroan hasi nahi ditu lanok, eta astearte honetan onartutako lizentziarekin udalak argi berdea eman dio aukera horri.