Langile bat zauritu da metroaren lanetan
Metroa egiteko Kontxako lanetan zebilen langile bat zauritu da astearte goizean (09:00ak aldera), eta anbulantzian eraman dute ospitalera. Donostitik hedabideak eman du albistea, eta ELA sindikatuko iturriak aipatuz, azaldu du makina txiki batekin hanka harrapatu duela langileak, eta ezbeharrak ez dirudiela oso larria.