Aritz Moreno Sitgesen lehiatuko da, 'Moscas' filmarekin
Aritz Moreno zinemagile donostiarra Kataluniako Zinema Fantastikoaren Jaialdian lehiatuko da, Sitgesen (Herrialde Katalanak), Moscas filmarekin. Kike Ferrariren Que de lejos parecen moscas eleberrian oinarrituta dago filma, Javier Gullonek idatzi du, eta Morenoren bigarren film luzea da, 2019ko Ventajas de viajar en tren-en ondoren.
2019ko filmean egin zuen moduan, Ernesto Alteriorekin batera egin du lan Morenok film honetan ere, eta Claudio Rissi, Mara Bestelli, Tomas Pozzi eta Gabriel Fernandez aktoreek ere hartu dute parte. Ostegunean hasiko den jaialdi katalaneko Sail Ofizialean lehiatuko da Moscas.