Bi mekanika ikastaro antolatu ditu Kalapiek udazkenerako
Kalapie Donostiako txirrindularien elkarteak bizikleta konpontzeko eta mantentze lanak egiten ikasteko bi mekanika ikastaro antolatu ditu udazkenerako, bat urrian eta beste bat azaroan. Ikastaro bakoitzak hiru egun iraungo ditu: urrikoa 23an, 24an eta 26an egingo dute, eta azarokoa 20an, 21ean eta 23an. Egun bakoitzean bi orduko saioak egingo dituzte, 18:30etik 20:30era.
Honakoak ikasiko dituzte ikastaroetara joaten direnek: gurpil azalak eta ganbera kentzen, zulatzeak konpontzen, balazten eta aldagailuaren kableak aldatzen eta tenkatzen, kateak konpontzen, pedalak aldatzen eta kateak eta kableak koipeztatzen. Halaber, bizikletan ibiltzerakoan sor daitezkeen zenbait arazori aurre egiteko trikimailuak ere irakatsiko dituzte Kalapiekoek.
Izena eman nahi dutenek 25 euro ordaindu beharko dituzte (elkarteko bazkideentzat doakoak izango dira ikastaroak), eta ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera mezu bat bidali beharko dute, izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa zehaztuta. Ordainketa ES98 2095 5001 01 1061841309 (Kutxabank) edo ES33 3035 0075 42 0751030291 (Laboral Kutxa) kontu korronteetan egin behar da, kontzeptuan Mekanika hitza eta bakoitzaren izen-abizenak jarrita.