Topagune Sozialistaren aldeko jaialdia antolatu dute Egiako Zentro Sozialistan
EuskoPrincess, Balloon Frame eta Kalipotxo arituko dira larunbatean.
Jaialdia antolatu dute Donostiako GKS-k eta Ikasle Abertzaleek, hurrengo asteburuan Iruñerrian egin asmo duten Topagune Sozialista iragartzeko. Larunbatean, hilak 7, batzar informatiboa izango da Egiako Zentro Sozialistan eta, ondoren EuskoPrincess, Balloon Frame eta Kalipotxoren kontzertuak. Amaitzean, Uwaprods eta Mondongo DJ-ak arituko dira.
Azken asteotan hika mika izan da, Atarrabiako eta Burlatako udalek iragarri dutelako ez dagoela egitasmoa antolatzeko baimenik. Antolakunde sozialisten ustez, EH Bilduren debekua da honakoa, lehendik hitzartuta zutelako bertan egin ahal izatea. Euskal Herri osoan dinamika abiatu dute irtenbide bat adosteko exijituz, eta, jakinarazi dutenez, aurrera doaz antolaketak.