2025ean instalatuko dute IBMren ordenagailu kuantikoa Donostian
IBMren superordenagailu kuantikoa, Donostian instalatuko dute 2025eko bigarren seihilekoan, Ikerbasqueren eraikineko lanak amaitu ondoren. Mota honetako munduko seigarren ordenagailua da. Jokin Bildarratz EAEko Hezkuntza sailburuak adierazi du duenez, ordenagailu kuantikoa “herrialde proiektu estrategikoa” da, mundu osoko seigarrena izango delako.
Ikerbasqueren eraikin berriaren lanak bi hilabetez geldituta egon diren arren, sailburuak ukatu egin du “inolako arazorik” egon izana. Horrenbestez, egoitza hori 2025eko lehen seihilekorako bukatuko dutela nabarmendu du.
Euskadin konputazio kuantikoari buruzko zentro bat abiatzea helburu duen Basque Quantum aliantzak (Eusko Jaurlaritzak, hiru aldundiek eta IBMk osatzen dute) bilera egin du gaur, etorkizuneko lan ildoak zehazteko