Aske antolakundeak manifestazioa iragarri du urriaren 12rako
Aske Antolakundeak manifestazioa iragarri du urriaren 12rako. Indar errepresiboak suntsitu lelopean, Egiako epaitegitik abiatuko dira 12:30ean, “inposatzen diren jai egun arrotz eta indar armatuen desfileen aurka”. Mugimenduak azaldu duenez, garbi izan behar da halako egunen papera: “Espainiako zein Frantziako estatuek Euskal Herri langilearen zapalkuntza bermatzeko beharrezkoa den errepresioa aurrera eramatea. Horregatik hauen desagerpena beharrezkoa dela ulertzen dugu, honetarako ezinbesteko baldintza antolakuntza eta borroka izanik”.