Haur txikientzako piknika egingo dute igandean, Gladys Enea parkean
“Liburuen arteko piknika” egingo da igande honetan estreinakoz, Mestiza elkartearen eskutik, etxeko txikiekin ingurumen gaiak lantzeko. 11:00etatik aurrera, zero eta bost urte bitarteko haurrentzat bideratutako irakurketa saioak antolatu dituzte, Kristina Enea Fundazioaren eraikinaren atzealdeko zelaian. Horrez gain, ibilbide txikiak egingo dira parkean zehar, naturarekiko harremana sendotu dezaten.
Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak azaldu duenez, ekimenaren berri honen “inoiz ez da goizegi haurrei ingurumenaz hitz egiteko” leloa ezin da grafikoagoa izan. Izan ere, funtsezkotzat jotzen du “ekologia eta ingurumen kontzientziazioa txikitatik ” irakastea, haiek jasoko baitute egungo helduek utzi duten egoera. Horrenbestez, garrantzi handikoa da sozialistarentzat “ingurumen jardunbide egokien onurak, biodibertsitatea eta inguratzen gaituen natura” gertutik ezagutzea.