Saguzarrak behatzeko irteera antolatu du Haritzaldek
Juan Tomas Alcalde adituak espeziearen ezaugarriak ezagutzeko hitzaldia eskainiko du eta saguzarrak behartuko dira ultrasoinu gailuen bitartez.
Urriaren 12an, irteera ekologiko bat antolatu du Haritzalde naturzaleen elkarteak saguzarrak behatzeko. Hala, Decathlon dendako biribilgunetik abiatuta, Belartzako zonaldetik igaroko dira espezie honen berezitasunak ezagutzeko. Ibilbidean, Juan Tomas Alcalde adituaren hitzaldia eskainiko da eta hainbat saguzar mota behartuko dira ultrasoinu gailuen bitartez.
Topaketa gunearen aukeraketa ez da kasualitatea, zonaldeko hirigintza proiektuaren aurka baitaude elkartean. Azaldu dutenez, Belartza Donostiako eraztun berdearen parte den eremu bat izanik, bioaniztasunaren babes leku bat da, eta gaur egun arte animalia hauentzako “habitat segurua” izan den arren, “udaletxeak bultzatutako hirigintza garapenek-Belartza II poligonoa hain zuzen ere- saguzarren biziraupen esparrua mehatxatzen dute”. Adierazi dute, halaber, soinu zein argi afekzioek, eta ekosistemen suntsiketak arriskuan jartzen dutela espezie hauen biziraupena, eta “horren guztiaren errudunak poligonoaren eraikitze eta geroko aktibitateak dira”. Gauzak horrela “ulertezina” egiten zaio halako guneetan eraikitzea.