Sute batek kalte handiak eragin ditu Parte Zaharrean
Sute batek eraikin bateko bi etxebizitza kiskali ditu Parte Zaharreko Kale Nagusiko 19. zenbakian, Donostiako Udalak jakitera eman duenez. Sutea 5:30ean piztu da seigarren solairuko etxebizitza eraikin batean, eta bizilagun guztiak etxetik atera behar izan dituzte.
Gutxienez bi etxebizitzatan kalteak handiak dira, eta bizilagunak senide eta lagunen etxeetara joan behar izan dira. Sua zerk eragin duen ikertzen ari dira orain.
Alde zaharrean egon gera etxeko sute batean.
— Donostiako Suhiltzaileak (@BomberosDonosti) October 7, 2023
Hemos estado en la parte vieja en un fuego de vivienda. pic.twitter.com/WievcbPgCA