Donostia dekoloniala aldarrikatzeko hitzaldia: «Atera barruan duzun Kolon!»
Hitzaldia antolatu du Gora Donostia Dekoloniala kolektiboak, urriaren 12aren harira. Honela azaldu du kolektiboak hitzaldiaren zergatia: “Pentsamolde kolonialak agintzen du mundua ulertzeko eta ezagutzeko orduan. Horren adibidea da “Hispanitatearen Eguna”. Espainiar inperialismoaren festa handia. Konkistatuak izan ziren herriek eta zapalduak jarraitzen dugun herritarrok ez dugu ezer ospatzeko.
Iaz egin zuen kolektiboak lehen ekitaldia, urriaren 12an, Donostia koloniala ezagutzeko tourrarekin. Hedabide honek, bertan jasotako gai arantzatsuen kronika jaso zuen.
Hitzaldia hasiera batean 18:30ean izango bazen ere, 18:00etara aurreratu dute, 19:30ean izango den Palestinaren aldeko elkarretaratzearekin bat egiteko. Autononmia kaleko 15. zenbakian izango da hitzaldia, Alternatiba alderdiaren egoitzan, hain zuzen.